ir al contenido

Kutxabank

Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Kutxabank Taldearen Aitorpen Orokorra

Kutxabanken Administrazio Kontseilua Taldearen arduradun gorena da kapital zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzio arloan (aurrerantzean KZP/TF). Arloan indarrean dagoen araudia bete dadin bermatzeko neurri egokiak hartzeko arduraduna da, baita barne kontrol eta komunikazio organoen egitura eta funtzionamendua definitzeko, garatzeko eta ezartzeko arduraduna ere (BKOren eta Sepblacen aurreko ordezkarien izendapenak) eta KZP/TF arloko politiken eta prozedura berezien arduraduna ere.

Delituzko jardueretan zerikusia duten pertsonek bere bulego-sarea, sailak eta sozietate filialak erabil ez ditzaten prebenitzeko eta ekiditeko beharrizanarekin duen konpromisoari jarraiki, Kapital Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Eskuliburua onartu du, erakunde osoa KZP/TFen inplikatzeko helburuz, eta honetan adierazitakoa betetzen erabateko ardura izan dezatela eskatu die bere langile guztiei.

Aipatutako Eskuliburuak Kutxabank Taldeak KZP/TF arloan duen politika eta prozedura multzoa biltzen du, honako helburu hauek dituzten barne arau eta prozedurak ezarriz :

  • Finantza-jarduera garatzea, arau deontologiko zorrotzen eta indarrean dagoen ordenamenduaren arabera.
  • Jarduera arauak eta kontrol eta komunikazio sistemak ezartzea, haien zerbitzuak kapital zuriketarako erabil daitezen ekiditeko.
  • Bere langile guztiek bezeroak ezagutzera bideratuta dauden politikak eta prozedurak bete ditzatela sustatzea.
  • Legeak zorrotz betetzea, baita arlo honi dagokionez Nazioarteko Finantza Jarduera Taldeak eta aginte nazionalek eta nazioartekoek jaulki dituzten gomendioak ere.
     

Eskuliburu hau Kutxabankekin taldea osatzen duten eta betebeharra duten kide guztiei ezarriko zaie. Argitaratuta dago eta kontsultatzeko eskura dute Taldearen enplegatu guztiek.

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.