ir al contenido

Kutxabank

  • logo Kutxabank - Hasiera
  • > Inbertsiogileentzako informazioa
  • > Beste txosten batzuk
  • > Komunikatuak

Komunikatuak

2025/02/28 Fitch-ek positibora hobetu du Kutxabanken perspektiba

Fitch-ek bere ikuspegi positiboa perspektiba honetan oinarritu du: Kutxabanken errentagarritasuna batez besteko historikoaren gainetik egongo dela eta estatuko homologoek baino erresistentzia handiagoa izango duela interes-tasen jaitsieraren aurrean. Balorazio hori, kreditu-kalifikazioko agentziaren arabera, bankuaren diru-sarreren dibertsifikazioan, kreditu-galera mugatuen historia luzean eta, Espainiako ingurune operatiboa hobetzearen ondorioz maileguen hazkundean izan daitekeen gorakadan oinarritzen da.

Kreditu-kalifikazio agentziak Kutxabanken egiturazko errentagarritasun sendoagoa azpimarratu du, kreditu-eskaria berreskuratzea, interes-marjina sendoak eta komisioengatiko diru-sarreren etengabeko hazkundeak babestuta, kreditu-galera mugatuekin batera. Bankuaren kreditu ez diren horniduren koltxoiak ustekabeko galeren aurkako maniobra-tarte zabala ematen du.

Fitchek erakundearen kapitalizazio sendoa, finantzaketa egonkorra eta likidezia tinkoa ere nabarmentzen ditu

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.